AA.VV
Pandutarren eta kurutarren arteko azken guda hastear da Kurukshetraedo Betebeharraren zelaian. Odol-ahaideak eta adiskide minak, aurrezaurre, armada bakoitzaren lerroetatik begiratzen diote elkarri.
Sarraski fratrizida aurreikusiz, Arjuna printzearen adorea kordokatuegiten da, zalantzak jota. Zer egin? Maisu eta gurdizain duen KrishnaJaunak bere betebeharra zein den gogoraraziko dio Arjuna zintzoari,barne-bakea eta argitasuna berreskuratzen lagunduz.
Bhagavad Gitak bi adiskideen arteko elkarrizketa doia jasotzen du, non betierekoak bezain unibertsalak diren galdera handiei erantzutenzaien: Nor naiz ni? Nondik nator eta nora noa? Zein da nirebetebeharra? Nola bizi eta jokatu zuzenki mundu honetan? Zein da nirebenetako natura eta zein da nire harremana munduarekin etaJainkoarekiko?
Garai guztietako literatura erlijiosoaren maisu-lan hau indiarfilosofia klasikoaren sintesi yogikoa eta bizitzarako gida praktikoadugu aldi berean.