AA.VV
Gizadiak eman duen maisu espiritual handienetakoaz gainera, garaiguztietako poeta gorenetakoa da Jalaludin Rumi (Persia, XIII. mendea). Poeta mistikoa, edo mistiko poeta. Eta mistiko poeta dantzaria.
Bere prosazko idazkien artean, Barneko Liburua (Fihi Ma Fihi) da agian garrantzizkoena. Irudi eta ipuin ederrez josia dago, ustekabez etaparadoxaz betea. Pasarterik pasarte, elkarrizketarik elkarrizketa,pentsakor jartzen gaitu eta logikaren haria haustera behartzen. Izanere, «ez ulertzean datza ulermena».
Erlijioa hitzez osatua dago, eta beharrezkoak dira hitzak, baina«hitza, bilatzera bultzatzen zaituelako da baliagarri».
Mundu guztiko sufi derbitxeek jira-biraka jarraitzen dute dantzan,Rumi maisuak erakutsi zien bezala, den ororen bihotzari begira, denororen funtsaren bila, hitz eta forma guztiak baino haratago.