«Tarta goxoa» egitea ez da hain erraza. Ez antzinako errezetetan, ezgaurko gailu mugikorretan azaltzen denari jarraituta ere. Begira,bestela zer-nolako kinkan dabilen gure Anatole, bere gonbidatuabadatorrela-eta estu eta larri. Prestatzen ari den tartak oso itxuratxarra du, eskerrak badituen lagun atsegin batzuk, bakarrik utziko ezdutenak. Baina, Ai ene!Izan ere, lagun horien amona, amama, amatxi eta aman?iek bakoitzakbere erara egiten du tarta, eta hori ez dator bat Anatolek tartaegiteko moduaz daukan ideiarekin. Iradokitzen dizkioten osagaiak geroeta bitxiagoak dira, eta merienda goxo-goxo bat izatea nahi zuena gero eta urrutiago dago helburu horretatik.Umorerik ez da falta Christian Voltzen istorio honetan, ez eta hainberea duen grafismo berezia ere: gauza birtziklatuak erabiliz ?poteak, burdin-haria, zurezko piezak, ehun-zuntza?? osatzen ditu berepertsonaiak, testura leunez koloreztatutako fondoetan nabarmentzendirenak. Oso liburu jostagarria, ustekabez betea eta gozogintzakoezagupenez baino asmo onez hornituagoa.