Istorio entretenigarri honen protagonistak zulo bat egin du lurrean,bertan hazi bat utzi du eta egunero joaten da txori baten begiradapean hazitik sortu beharko lukeen lorea hazten ikusteko asmoz. "Betibezala, ezer ez?", egiten du bere baitan Luis jaunak, ezer ez delaernetzen ikusita. Harik eta egun batean..."Beti bezala, ezer ez?" oso erraz ulertzen den testu bat da,hausnarketara bultzatzen duen mezu eder batekin: pazientzia etairaunkortasuna zeinen probetxuzkoa den munduan gure lekua aurkitzeko.Hazi baten ernetze eta landarearen hazte prozesuaren bitartezChristian Voltzek umore eta samurtasun ukitu batekin egunerokobizitzaren eta frustrazioen metafora bat osatzen du.Irudi originalak gai birziklatuz eginak dira, papera eta alanbreaadibidez, eta osagai plano eta erliebezkoak konbinatzen dituzte, jolas tipografikoak ahaztu gabe. Ulerterrazak baina ez sinpleak, osoerakargarri, iradokigarri eta adierazkor egiten zaizkio irakurleari.