Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako prestatutako gogoetak jaso dira liburu honetan, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udaraarte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izanzirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutakosaiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita etaosatuta.[Pamiela]«Kilker bat bezala paratu beharra dago autopistako zangan, inorkentzuten edo ulertzen ez duen mezu batekin apika, jendearen bizitzaziztu bizian doan artean. Kilkerra. Baina kilker honek gaineko hegogogortuak igurtziz egiten duen hots zolia ez da beti-batekoa. Kilkerra ikuslea eta lekukoa da, memoriaduna eta pentsamenduduna. Ez da kilker bat: gogo kritikoa da».[Joseba Sarrionandia]«Zaratak estaltzen duen hotsaren bila jo genuen Atxagarengana [...]Behar zuen A-8ak kilkerraren hotsa».[Maite Artola]