Ibai bakarrera jotzen duten errekak dira Bernardo Atxagaren azkennobela hau osatzen duten piezak. Zein bere bidetik doala dirudi, baina korronteak, logika narratibo sendo batek, norabide berean daramatzadenak.Badoaz urak, eta badoa irakurlea Ugarteko herritik Pauera, edoBaionara, edo Gaztelara, edo Texasera. Etengabea da mugimendua.Etengabea protagonisten joan-etorria ere. Narrazioan sartu eta ateradabiltza txikitan bat izandako anaia bikiak, Frantziara frantsesikastaro bat egitera joan eta mutututa itzuli den nerabea, MadrilekoEl Pardo kuartelean gertatu diren lau lagunak, astero Baionakopsikiatra batengana joaten den ingeniaria, "From fat to fit" telebista programaren protagonista, sindikatu baten aldizkarian diharduenemakume gaztea, ospitaletik alde egiteko gogoz dagoen neskatoaEzagutzen genuen lehendik ere Atxagaren ahalmen poetiko handia,unibertso osoak eta sakonak eraikitzeko gaitasuna. Narratzaile apartadela ere bagenekien. Dohain horietaz gozatzeko aukera izango duirakurleak "Etxeak eta hilobiak" honetan. Betiko Atxaga dugu, aldehorretatik. Baina ofizioak findutako idazkerarekin dator oraingoan.Heldutasunak ondutako begiradarekin.