Iker mutiko lotsati eta bakarti bat da. Amak lan egin behar duela-eta, egunero berak bakarrik joan behar du etxetik eskolara. Bidean dagoZabale baserria, eta bertan txorimalo bat. Haren ondoan esertzekoohitura hartuko du, eta hari kontatzeko bere kezka, beldur etaburu-hausteak. Eskolan, berriz, jende berria dabil, hala nola Maider,eta hainbat plan sortuko dira, kanpalekura joatea adibidezàSentiberatasunez beteriko istorioa kontatzen digu Juan Luis Zabalak,eguneroko bizitzari emozio ukitu bat eransten diona, gristasunarenerdian bizipozaren kolorea sartzen, eta sentipen horrekin guztiz bategiten dute Maite Gurrutxagaren marrazkiek, xarmaz eta magiazbeterikoek.