Desertua geroz eta handiagoa da, kuantitatiboki zein kualitatiboki, ez dago, ordea, desertuari muzin egiterik. Desertua gainera etorrizaigu, berriz ere, eta ez dago ihes egiterik. Zorigaitza, atsekabeaeta tristura nagusitu dira paraje lehor honetan, eta ez dirudi mugarik ezagutzen duenik. Leku guztietatik mundu hau posibleen arteanhoberena dela eta kexatzeko arrazoi nahikorik ez daukagula entzun ohidugun arren, sintomatologiak ez du holakorik adierazten. Zoriontasunainoiz baino gehiago eta nabarmenki ospatzen duen kultura eta garaiabizi omen dugu, paradoxikoki zoriontasunaren behar handien duenkultura denean hain justu. Ustezko zoriontasun hipermodernoa desertuko baldintzek eragindako ilusioa baino ez da, espejismoa. Basamortukogizarte mingarrian bizi gara egun, eguzkiaren eta harearen arriskuenmenpe. Ongi etorri desertura!