Scott Barberena bakarrik dago bere gelan, ahulak ditu hankak, eta ezin du handik mugitu, gainera, aita etxetik betiko joan dela uste du.Bere gelako gauzekin hasiko da orduan tratuan (erloju batekin aurrena, eta ondoren beste hainbat izakirekin: gizontto bat, itsasontziaitsasargi bat, kandelak, paperezko kaio batà), eta denen artean planbat egingo dute, itsasoratu eta Scotten aitaren bila joateko,Pernambucora.Istorio berezi eta sentibera ondu du Aristik: fantasiara hegan egitenduena, baina oina errealitatetik guztiz apartatu gabe, amets gisakodenbora-pasa dirudiena, baina hainbat gairi buruz gogoeta egitekobalio duena: hala nola, garaile izatea edo derrotatua izatea zer dengizartearen begitan eta zer den benetan, irudimenaren indarra,gaixoaren errealitateaà Hori guztia, betiere, istorio bixi etajostagarri baten bitartez, eta bixitasun hori, jostagarritasun hori,azpimarraturik geratzen dira Zumetaren irudi koloretsuei esker. Izanere, luxu bat da, liburuaren barruan artista usurbildarraren hainbatkoadro etxera eraman ahal izatea.