Irakurtzea erraza da irakurtzen ikasten hasi berri diren umeentzakoliburuxken bilduma da. Liburu hauek lagungarriak izan daitezke erearreta defizita, heldutasun gutxi edo blokeoengatik arlo horretanaurrerapenak egiteko motibazio gutxi erakusten duten haurrentzat.Bilduma honen helburua ulermena, konfiantza eta irakurtzen ikastekoilusioa sustatzea da. Esaldien egitura errepikakorrek, marrazkienlaguntzarekin, umeari segurtasuna ematen diote eta ikasteko prozesuanaurrera egiten laguntzen diote.Liburu honek letra mota bi erabiltzen ditu, larria eta xehea, etanorabide bietan era independentean irakur daitezke, guk nahi dugunmodua aukeratu ahal izan dezagun.Hortaz, lehenik eta behin, zein letra motarekin irakurri nahi dugunerabakiko dugu, maiuskula edo minuskula, eta ipuina, alde batetikbegiratuta, letra mota baten irakurri ahalko dugu eta alderantzizhasiz gero, bestean.Ipuin honek sabanan bizi diren zenbait animalia aurkezten dizkigu.Eurekin batera surikata txiki bat dugu, beraien laguna dena etahaurrak ikasteko prozesuan ere lagunduko dituena. Jolas bezalaproposatzen dizuegu, haurrek orrialde bakoitzean bila dezaten,irakurzaletasuna garatzen lagunduko dien osagai jostagarri bezala.