Gaixotasuna eta sufrimendua. Edertasuna eta maitasuna. Bizitzakeragindako zauriak eta naturak eskaintzen digun sosegua. Kezkaexistentzialek sortzen duten angustia eta sentsazio sublimea bizidugunean, handitasunak gain hartzen digula sentitzea.Gai horiek guztiak eta gisa horretako gehiago ere jorratu zituenXabier Letek bere poemetan. Hitza hartzeak pairamena arintzen du,poesiak ukendua isurtzen du zaurietan barrena.Bere poesia liluratuta irakurtzen nuen hasieran, ezer asko ulertubarik. Gerora, hitzei zentzua bilatzen hasi nintzen, Leterenbizitzaren eta poesiaren arteko loturak egiten, nire sentimendu askobere poesiaren bidez interpretatzen. Hauxe da barruak eskatzenzidanaren emaitza: Xabier Leteren poemek nigan sortutako emozio,pentsamendu eta bizipenei emandako erantzuna.