Errepide batean, asfaltoaren erdian, paratu zituzten pibote batzuk,txuri-gorriak, zein baino zein ikusgarriagoak. Gauez, ordea, ibilgailu batek aurrera hartu eta pibote bat bidali zuen gabon esatera:dinbili-danbala. Eta pibotea joan zen maldan behera Pioren baserrikobelar sorora.