Nola banatu oilasko bat?Etxe honetan, oilaskoaren atalak aukeratzen azkena ama da. Bere txanda iristen denerako, hegalak baino ez dituen hezurdura da hainbestemimoz erretako oilaskoa. Aita eta seme-alabak aurreratu zaizkio:haienak dira izterrak eta bularkiak. Amak etsipenez irentsi dituhegaltxoak. Eta hala egin du urteetan, kexarik agertu gabe.Egun batez, koxkor bat sentitu du bizkarraldean. Hurrengo egunean bi.Azkura eragiten diote eta ispiluan begiratu du zer ote diren.Album hau hausnartzeko pentsatuta dago, haur zein gurasoentzat,bakarka edo familian, familiako kideek osatzen duten ekosistema bestebegi batzuetatik ikusteko gonbita da. Baina sentitzeko ere sortua izan da: bakardadea, berekoikeria, haserrea, askatasuna eta maitasunabezalako sentimenduak jorratzen ditu irudiz irudi, hitzez hitz etakolorez kolore.