«Zer esan behar zion?», pentsatu du An?esek Berlineko bere sukaldeanXuanekin batera afaria prestatzen ari dela: «Hildako batekin eginduela azkenengoz larrutan?». Marta etorri da, karaoke bat inprobisatu, eta Pariseko Komuna gogora ekartzen duen kantua abestu du.Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarrekofilm baten gisan. An?esen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzendiren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesariedota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz,leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizataldesolte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisakohorretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kostaeta, batez ere, Berlin. Osagai horiekin, aldez hutsal aldez gako diren uneen friso bizia ondu du Irati Elorrietak bere bigarren liburuan.