«Liburuaren estilo batasuna eta kohesioa, estilizazio ahaleginarenkalitate poetikoa, naturaren bilakatze eternalaz aritzeko asmoarenausardia, poesia handienak heldu dion gaia izanik... Izan ere,naturako elementuen agertze eta iraupenari buruzko hausnarketapoetiko-filosofikoa da liburuaren gai ardatza: edertasun ekologikobat, gizakion begiradak hunkitua.Alde batera ekialde urruneko poesiaren finezia eta sakontasunaoroitarazten duen estiloa badu ere, mendebaldetarra da asmo poetikoa:Lukrezio poeta-zientzialariari eginiko lehen aipuak iradokitzenduenez, "De rerum natura"z dihardu, kreatua den materia ororennorantza eta funtsari buruzko galdaketan. Horren berri emateko,egunaren orduen araberako dietario gisakoa egituratu du, eta gizabihotz hauskorra ere materia guztien artean sustraitua aurkeztu digu,egunetik egunera orduen gurpilean eramana.»???(Epaimahaiaren aktatik)