Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortuzaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruansortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berrizmodan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala. Zergatikiruditzen zaigu handia, zergatik maiuskulaz idatzi beharrekoa, gureegunerokotik urrun dagoena, azkenean ume baten eskuetan kabitzen bada? Eta zergatik deitzen diogu mundu txikia gure inguruan dagoenari,urrun dagoena baino askoz handiagoa ikusten badugu?Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hainzuzen hori dela gogorarazi digu, gertu izanagatik txiki deitzen diogun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi etaunibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra.KARMELE JAIO