«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bereamonari, benetako historia bat behingoz, ipuin umekoiak kontatzendizkiolako beti amonak, Historia irakaslea izan arren.XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira Magallaesen etaElkanoren itsasaldi entzutetsua esplikatzen hasirik, neskatoarengalderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihurtukodute, antzinako itsas bidaia baten kronika izan zitekeena, benetakobeste historia asko azaltzeko aitzakia eta bizi garen planeta arrarohoni buruzko gogoeta-dialogoa.Elkarrizketak, ez umorerik gabe, gai guztietarako giltzak eskainikoditu: botere harremanak, gorbatak, truke ekonomiko desorekatua, kultur bestelakotasuna, botoi baten prezioa, arrazismoa, kosmosarenmisterioa, memoria historikoa, lurraren propietatea, eskorbutoa,matxismoa, harrikoa egitearen garrantzia, globalizazioaJoseba Sarrionandiaren testua geu denon bizimoduaren baldintzahistoriko eta sozioekonomikoei buruzko kontakizuna da. Aresen irudiekosatzen dute hamaika urtetik ehun eta hamaika urtera arteko irakurleek goza dezaketen liburu hau.