Ikasgelara mutil marokoar bat iritsi da. Said mutil azkarra etaatsegina da, eta gainera guapoa. Bigarren batxilergoko neska guztienbegiak harentzako dira. Klarak bereganatu du mutila. Maitemintzea (eta maitatzea) sakrifizio eta sufrimenduarekin batzen dituen estereotipopatetikoenean elikatzen da Klara. Maitasun erromantikoa, zenbatfrustrazioren iturri!Mirenek ez du gustuko guapoa delako, edo ezhorregatik bakarrik. Said pertsona inteligentea eta adeitsua da, etagainera atsegin zaio. Pertsona sentibera iruditzen zaio Mireni, etahori bai estimatzen duela berak, Klararen konbentzionalismo klasistaeta arrazistatik urrun. Mirenen hiztegian, ordea, zintzotasuna,laguntasuna, tolerantzia eta askatasuna esangura handiko balioak dira, eta bere egiten du Literaturako irakasleak iradokitakoa, alegia,batzuetan ez dagoela beste erremediorik, baina ez garela jaiosufritzeko. Bere alde du Erromantizismoaren alderik onuragarri etaederrena. Daukaguntxoa (eta garena) hobetzeko errebeldia etaaspirazioa. Maitasunaz eta bizitzaz ari zaigu nobela, eta bidehorretan sentsibilitatearen heziketak (eta arteak) eskaindezakeenaz.Ramon Saizarbitoriak, behin berriz, maisutasun narratiboeta humanoaren erakusgarri bikaina eskaintzen dio irakurle gazte etahelduari.