Kandingaren istorioak afrikar herrietako milaka urteko jakituria,ahozko tradizioa eta kultura-aberastasuna biltzen ditu. Kontakizunaurruneko sabanarainoko irudizko bidaia bat egiteko gonbitea da, hangobiztanleak ezagutzeko: krokodiloak, elefanteak, eta abar.Eta, haien guztien gaineko hegemonia gauzatzen duena: lehoia. Alegiahonetako protagonista bere krudeltasuna dela eta gain beheraetorritako errege bat da -zaharra, gaixorik eta bakarrik-.Norberekoikeria eta zekenkeria ez dira bidaide onak, basaanimalientzat ez ezik, gizakientzat ere...Boniface Ofogok giza portaerari buruzko gogoeta bat aurkezten du, etabere jaioterriaren esperientzia jartzen du irakurleen zerbitzura,ikasbide hauxe aintzat hartzeko: ?Asko baduzu, ona da ezer ezdutenekin partekatzea?. Elisa Arguile?k estilo primitibokoilustrazioak erantsi dizkio testuari, zeinetan adierazpen-indarra etakolore- kontrasteak nabarmentzen diren«Kandinga lehoia» bantutarren ahozko tradizio agorrezinetik dator,zeinak Kamerun erdialdetik Hegoafrikara bitarteko sabana eta oihanetan bizi den tribu bat diren. Haien istorio gehienek gizakiaren etanatura-ingurunearen arteko harreman estua islatzen dute. Horren bidez, KALANDRAKA etxeak munduaren inguruko ibilbide bati eman zion hasiera, ondoren antzeko istorio liluragarriak ekarri ditu lekuetakokontalarien eskutik.