Hona irribarrea zabaltzeko ipuin sorta bat, nahi baduzu barre egin,nahi baduzu sudurra okertu, lehen ipuineko aitonak bezala. Ipuin hauek irakurriz, inon diren eskola-ume aurreratuenak ezagutu ahal izangodituzu, edo telebista itzaltzeko ingeniari-ikasketak egin, edo Lurplanetaren ardatzaren muturra Ipar Poloan non dagoen jakin, edoeskultore bat loreekin zergatik haserretu zen enteratu, edo ipuinakamaitzen ez zekien aitonari lagundu, edo oiloak nola oilartu zirenentzun, edo haur jaioberri batek titia hartzean esnearekin tu egitennola ikasi zuen irakurri, edo ipuin txiki-txikiak limerick eran egiten ikasi.Ipuin hauekin lortzen diren idazle-irabaziak Etiopiako haurreilaguntzeko izango dira, Etiopia-Utopia erakundearen bidez, eskolakegiten laguntzeko, zuhaitz batzuk landatzekoà, eta, batez ere, haienirribarrea zabaltzeko.