INDIAR TXIKIA

INDIAR TXIKIA

$20.350
IVA incluido
Sujeto a Disponibilidad de Proveedor
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
ISBN:
978-84-9172-126-0
Páginas:
14
Idioma:
Castellano
$20.350
IVA incluido
Sujeto a Disponibilidad de Proveedor

Haurtzaroaren irudimen neurrigabea ondotxo islatzen da Indiar Txikialiburuan, eta egile bertsuen beste klasiko batera garamatza, Pirataausartara, hain justu ere. Oraingo honetan, Juantxoren abenturakMendebalde urrunean girotuta daude, indiar-bakeroen film ikonikoeneredura. Protagonistak berriro ere ageri-agerian uzten du bere ahalmen neurrigabea, edozein objektu dela ere, lumadun apaingarri bikainabilakatzeko, edo zela azkarrena, edo arkurik egokiena...Umorea ezaugarri behinena da Ricardo Alcantaren eta Gustirenliburuotan guztiotan, are gehiago amaren ahots durundatsuak gerlarigaztearen balentriak ustekabean eteten dituelarik. Berriro ere,jolasaren garrantzia ageri-agerian dago istorio dibertigarri honetan.Beronen errima irudimentsuak, arrastoen atzetik joanda, estepaaztertzera gonbidatzen dute -betiere etxetik irten gabe-, edo zaldigainean trostan ibiltzera, edo kanoaz nabigatzera. Honetan ere,Juantxo txikiaren pasadizoek Maurice Sendaken Piztiak bizi direnlekuan liburuko Max ausarta dakarte gogora. Protagonista ekintzabete-betean agertzen duten dinamismo literarioari zati arin etairregularrekin laguntzen diote ilustrazioek.Bestalde, fikziotik errealitaterako joan-etorria islatzeko proposamentrebe eta adierazkorra nabarmen gelditzen da, beronek, kontakizunarenhariaren erritmoa hautsi beharrean, nola intentsitatean halabegikotasunean ere indartu egiten du.