Lehenik, 1973an argitaratua, Tomie dePaolak bere haurtzarokooroitzapenei buruz idatzitako lehen liburua dugu. Lan autobiografikoada, belaunaldien arteko gaiaz eta bizitzako oinarrizko alderdiei buruz ari dena: nahitasunak, familia, maite ditugunen heriotza, etab.Kontakizun samur honetan denboraren joana bi ikuspegietatik aurkeztenzaigu, egunerokotasunetik eta existentzialismotik, ondorioz,zahartzaroaren gaia jorratzen du: urteen poderioz bakarrik gainditzenden misterioa. Pertsonaia nagusiak, bestalde, bere burua dolualdibaten aurrean ikusiko du, hazten lagunduko dion prozesua, goizagonahiz beranduago guztiok bizi beharko duguna.Dagoeneko haur literaturan klasiko bihurtu den ipuin honetarako,idazleak irudi figuratiboak, kolore leunekoak eta aurrez aurrekoakerabiltzen ditu, horrela oroiminez beteriko giro amultsua lortzenduelarik.