Eglefinok txispa handia du! Begiak irtenak ditu eta gandor askiberezia. Kolore asko ditu, margo-pote batzuk bota balizkiote bezala.Eta, gainera, bere hanka arrosa eta berde handiak direla-eta, itxuraezin xelebreagoa du jende guztiarentzat! Ipuin bateko pertsonaiabihurtu nahi luke, ipuin ospetsu batekoa. Lortuko du? JoanEglefinorekin batera, zazpi ipotxek edo Txanogorritxok beren ipuinetan onar dezaten saiatzen den bitartean. Laura Carusinok eta Erika DePierik istorio dibertigarria sortu dute, oso lagungarria umeak ohartudaitezen nork bere balio eta talentuak dituela, eta haiek hezi etalandu behar ditugula, eta ez, kosta ahala kosta, beste pertsonabatzuenak.