Nire etxea kolore askotakoa da. Urdina du goiko aldea, udako zeruabezala, eta gorria behekoa, amak ezpainak margotzen dituen koloreberekoa. Nire etxea tokiz aldatzen da egun batetik bestera, baina eznaiz barraskiloa. Ni zirku batean bizi naiz. Ez da zaila horiondorioztatzea nire etxeak gurpilak dituela esaten badut, eta nire ama trapezista dela. Ebelina dut izena. Amak eta amonak ere Ebelina duteizena. Horregatik deitzen didate Ebelina Mandarina. Horregatik etanire ilearen koloreagatik. Batzuentzat gorria da, besteentzat laranja.