AA.VV
Lao Zi (´irakasle agurgarria´) eman ohi da eskuetan duzun liburuarenautoretzat. K.a. V. mendean bizi izan zen, bizi izan bazen.
Liburua bera da inportantea: Dao De Jing, ´Bidearen eta Bertutearenliburua´. Labur bezain harrigarria zinez. Munduko hizkuntzagehienetara itzulia izan da.
Zer da Daoa? ´Zeru-lurren hasiera da. Gauza guztien Ama´. ´Betidanikgordea da, eta etengabe ageri da´. Baina ´hitzez adieraz daitekeenDaoa ez da betiereko Daoa´.
Liburu paregabe hau ez duzu espekulazio bihurria. Jakinduria da. Nolabizi? ´Jakintsuak ez-eginez egiten du´, ´interes propiorik gabe´.
Nola bizi? Kosmosaren eta arnasaren bideari jarraituz. Yina eta Yangaelkartuz.
Nola bizi? Ura, landare samurra, haur jaio berria bezala izanez.´Bigun eta malguak gogor eta indartsua garaitzen du´.