AA.VV
Bullyinga eta cyberbullyinga, haien hedapena eta eraginak(antsietatea, depresioa, somatizazioak, eskola-arazoak, etab.) direlaeta, prebenitu eta landu beharreko arazoa dira. Horretarako,beharrezkoa da ikastetxeak, ikasleak eta familiak barne hartukodituzten hezkuntza-neurriak hartzea.
Liburu honetan cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartzeprograma bat aurkezten da, zeinak lau helburu baititu:
. Bullyinga, cyberbullyinga eta fenomeno horiei loturiko rolakidentifikatzea eta kontzeptualizatzea.
. Bullyingaren eta cyberbullyingaren ondorioak aztertzea biktimengan,erasotzaileengan eta ikusleengan. Horretarako, egoera horietankritikoak izateko eta salatzeko gaitasuna indartuko da.
. Bullying- eta cyberbullying-jokaerak prebenitu edo/eta haiei aurreegiteko estrategiak garatzea.
. Zeharkako helburuak sustatzea: esaterako, enpatia garatzea,kooperazioa bultzatzea, emozioen adierazpena gehitzea, etab.
Esku-hartze mota hori psikologian edo/eta hezkuntzan aditua denpertsona batek garatuko du, zeina hezkuntza-testuinguruetan etatestuinguru klinikoetan arituko baita nerabe-taldeekin. Cyberprogram2.0 esperimentalki baliozkotu da, eta eraginkorra dela baieztatu da.Esperientzia horri esker, arazoak konpontzeko estrategiakooperatiboak, jokabide sozial positiboak, autoestimua eta enpatiaareagotu ziren. Era berean, esku-hartzearen ondorioz,eskola-indarkeriako motei loturiko bullying- eta cyberbullying-jokaerak eta pertsonen arteko arazoak konpontzeko estrategia oldarkorrenerabilera gutxitu ziren.