Xabier txikia kezkatua dago, baita haserre samar ere, azken egunetanbere aitona Eusebio ez delako joaten bere bila eskolara. Hainbestegauza ditu egiteko? Ahaztu al da bilobaz? Azkenean, kezka eta dudahorien berri emango dio Xabierrek amari, eta orduantxe azalduko dioamak sekula ez itzultzeko joan behar izan duela aitonak. Xabier,ordea, tristatu beharrean, aitonak kontatu zion sekretu bat gogoratuko du... Silvia Sommariva eta Giuditta Gaviraghi egile lonbardiarrekistorio xume bat kontatuko digute, eta hartaz balia gaitezke umetxikiei modu goxoan maite dugun norbaiten heriotza azaltzeko.