Juan Mari Arzakek berrogei urte eman ditu sukaldaritzan, berrogei urte eskaini dizkio sukaldaritzari. Munduko sukaldari handietako batizaki, liburu honetan ehuntxo bat errezeta prestatu dizkigu, etxeanegin ditzagun. Sukaldaritza soil baina ez txepel, erraz egitekomodukoa, ukitu bitxiez apaindua eta, batez ere, gure balizko irakurle-etxekoandre edo etxeko jaun, ofizioz ez baina afizioz elkarte etatxokoan lardaskan dabilen sukaldari zaletu, adiskideentzat musu trukdiharduen, sutondoetara gerturatzeko joeradun gazte, eltze tarteannolabaiteko abileziaz dabilen oro, edo, bestela esateko, arrautza pare bat frijitzen aldez edo moldez jakinik, saiakera berrietan aritu nahi duen- horren gorabeherek agindurik, egokitzeko modukoak.Idazlanhonetan gertu zein urruneko osagaietan, nolabaiteko grazia edo zizpazaberastutako errezetak eman ditu maisuak, irakurleari erosketakegitean gauzak erraztearren, errezetak bereak dituen osagaiez gainera, gehienetan hozkailuan edo jakitokian dauzkagun edo dendan aiseagoaurkituko dituen ordezko elikagai ohikoekin aritzeko aukera ereemanik.