AMETS GAIZTO NIRE ARMAIRUAN

AMETS GAIZTO NIRE ARMAIRUAN

$29.275
IVA incluido
Despacho 15 - 25 días hábiles
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
ISBN:
978-84-9172-170-3
Páginas:
36
Encuadernación:
Otros
Idioma:
Castellano
$29.275
IVA incluido
Despacho 15 - 25 días hábiles

«Amets Gaizto nire armairuan» aitorpen batean oinarritua da: bereikarak kontatzen dizkigu mutiko batek. Ikarak uxatzeko, armairukobiztanleari aurre egitea erabakiko du. Biztanle arrotz hori ordea, loa galarazten diona, ez da hain gaiztoa?Umore eta samurtasun handiko ipuina dugu hau, inondik ere. Horrek egin du klasiko.Mende erdi eta gehiago dituzte irudiek, eta belaunaldiz belaunaldililuratu gaituzte munduko irakurleok. Koloreztatuak dira, indarhandikoak, eta beldurra ez baina maitasuna sortzen du munstrogizajoak. Berak ere izaten baititu lo-galdu batzuk...«Amets Gaizto nire armairuan» guztiz egokia da oherakoan argiaitzaltzen duteneko piztia izugarriak ikusten dituzten haurrentzat...eta baita helduentzat ere!---------------------------------------------------------------------«Hona hemen klasiko baten berrargitarapena. Mercer Mayerren,estatubatuar idazle eta ilustratzaile emankorraren obra hau 1968anargitaratu zen lehenengo aldiz, irakurlea konturatuko da bere xarmaren puntu bat ere ez duela galdu.Hitz gutxiko liburua daukagu hemen, baina oso ondo aukeratutakohitzak. Narratzailea protagonista bera da, gauean beldur den mutikobat: bere armairuan Amets Gaizto bizi da. Lehenengo orrietan ikustendugu umea ohean sartuta izuak hilda. Baina egun batean erabakitzen dumunstroaz libratzea eta ilunpean, Amets Gaizto bere ohera gerturatzendenean, argia pizten du eta jostailuzko eskopetaz mehatxu egiten dio.Orduan ikusten dugu ondo munstroa: eskerga da, egia da, eta orbanberdez zipriztindua, baina ume itxura dauka eta ?pertsona jatorraren?itzelezko aurpegia. Munstroa maitagarria da eta bera da benetanbeldurrez beteta dagoena.Beldurraren beldurrez, munstroa hasten da negarrez ume txiki batenantzera eta protagonistak azkenik amore ematen du eta ohean sartzen du berarekin. Pozik daude biak ohean, eta lasai lokartuko dira, umeakjakin arren armairuan beste Amets Gaizto bat dagoela.Beste hainbat liburutan egin duen bezala, egileak, liburu honetan,umorez eta ilustrazio xalo eta ederrez, hitz egiten digu beldurrakdomestikatzeaz, ?ohean sartzeaz?, beldurrei aurre egiteko adoreaz etahain izugarriak ez diren izuen arrazoiez. Narrazio ?terapeutikoa? etaaproposa beldurtiak diren umeentzat, eta baita beldurtiak ezdirenentzat ere. Eta baita umeak ez direnentzat ere.»Haur eta Gazte Literatura. Irakur Gida 2001, liburu oso gomendagarria, 30. orrialdea

Otros libros del autor